Kirol galako saridunak proposatzeko aukera zabaldu du udalak
2016ko kirol galako omenduak hautatzeko proposamenak bidaltzeko epea zabaldu du Ondarroako Udalak. Ohi modura, kirol batzordean parte hartzen duen talde bakoitzak hautagai bana aurkezteko aukera izango du. Eta horrez gain, norbanakoek ere beraien hauta...
Hautagaien proposamenak egin nahi dituzten herritarrek urtarrilaren 31ra bitarteko epea izango dute. Horretarako, eskaera orri bat bete beharko dute, eta jrosa@ondarroakoudala.net posta elektronikora bidali. Nahi dutenek, gainera, inprimakia udaletxeko kirol sailera eraman ahalko dute zuzenean. «Nahi beste hautagaitza aurkez daitezke. Hori bai, hautagaitza bakoitzeko inprimaki bat aurkeztu beharko da».
Hautagaitza guztiak jaso ondoren, kirol batzordean bozketa bidez aukeratuko dituzte 2016ko kirol sariak. Udal ordezkariek nabarmendu duenez, hautagaiak proposatzeko ez dago irizpide jakinik. «Bakoitzak bere irizpideen araberako proposamenak egin ahal izango ditu».