Kalez kale ibiliko da barikuan Kanta kanta lorue
Hileko hirugarren barikua izanik, herriko kaleak euskal kantuz betetzeko batuko dira barikuan Kanta kanta lorue ekimeneko parte hartzaileak. Ohi legez, Goiko Plazatik abiatuko dira; 20:00etan jarri dute hitzordua.
Barikuko ibilbidea honakoa izango da: Goiko plaza, Torrontero, Aurrekoetxea, Intxausti, Arresi eta Eskoikiz. Euria baldin bada, berriz, honako ibilbidea egingo dute: Erriberako aterpea, Lamera, Portuzarra, Eskoikiz kalea.
Kantuzalea den edozeinek parte har dezake Kanta kanta lorue ekimenean, “gozatzeko eta ondo pasatzeko”.