Gernika Sariak, Kolonbiako bake prozesuari
Kolonbiako presidente Juan Manuel Santos Calderon eta FARCeko buru Rodrigo Londoño Etxeberrik hartuko dituzte aurten Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko Gernika Sariak. Horiekin batera, Gervasio Sanchez argazki-kazetaria ere sarituko dute bonbarda...
Kolonbiako bake prozesua aurrera eramateko egiten ari diren «esfortzua» aitortu gura die Gernika-Lumoko Udalak kolonbiarrei. Bestalde, 25 urtean argazkilaritzaren bitartez biolentzia salatzeko egindako lana eskertuko diote Gervasio Sanchezi.
Erabakia Gernikako Udala osatzen duten ordezkari politikoek, Pforzehimeko alkateak, Gernika Gogoratuz elkartekoek, Kultur Etxeak eta Bakearen Museoak osatutako epaimahaiak hartu du.
Gernika Sariak apirilaren 26an emango dituzte, bonbardaketaren urteurrena gogoratzeko antolatuko duten egitarauaren baitan.
Iaz Uruguaiko presidente ohi Jose Mujicak eta Francisco Etxeberria antropologo forentseak hartu zituzten sariak.