Erabakitzeko eskubideaz eta galdeketaz aritu dira
Ia 900 sinadura batu dituzte Bermeon, baina 1.800 behar direla azaldu dute domekako mahai inguruan. Gutxieneko sinadura kopurua lortu ezean, ez dela herri galdeketa egiteko aukerarik egongo gogorarazi dute.Milaka lagun elkartu zituen 2014ko ekainean Gu...
Ia 900 sinadura batu dituzte Bermeon, baina 1.800 behar direla azaldu dute domekako mahai inguruan. Gutxieneko sinadura kopurua lortu ezean, ez dela herri galdeketa egiteko aukerarik egongo gogorarazi dute.
Milaka lagun elkartu zituen 2014ko ekainean Gure Esku Dago-ren giza kateak, eta «kolorez eta ilusioz» bete zituen Euskal Herriko errepideak. Ekimen horrek aurreragoko bidea markatu zuen, eta gerora etorri ziren oihal katea eta beste hainbat ekimen.Orain arte egindako lan guztiari esker, erabakitzeko eskubideari buruzko prozesuak aurrera darrai. 2016an, esaterako, hautetsontziak agertu ziren, euskal herritarrek «gura dutena bozkatzeko eta esateko sinbolo gisa». Hala gogoratu zuen Ana Tere Bengoetxeak domekan Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan Gure Esku Dago-k egindako mahai inguruan.
Busturialdeko beste hainbat herritan legez, Bermeon ere, apirilaren 2an dira herri galdeketa egitekoak. Herri kontsultak egiteko, baina, protokolo bat jarraitu beharra dagoela gogora ekarri zien aretoan bildutako 130 bat laguni. Sinadurak jasotzea beharrezkoa da, eta horretan dihardutela azaldu zuen Bengoetxeak: «Ia 900 sinadura bildu ditugu, baina, gutxienez, 1.800 bat behar ditugu, eta horiek lortzeko otsailaren 5era arteko epea daukagu». Sinadura horiek lortzeko itxaropena daukate. Izan ere, gutxieneko sinadurak lortu ezean, ez dela herri kontsultarik egiteko aukerarik egongo argi utzi zuen Bengoetxeak. Hortaz, sinadurak batzen laguntzera gonbidatu ditu herritarrak.
«Eragina izango du»
Juan Karlos Latxaga kazetari bermeotarraren konpainian, Karmelo Landak eta Xabier Goirigolzarrik parte hartu zuten mahai inguruan. «Herri batek estatu ez denean estatu izateko eskubidea dauka, eta eskubide hori erabili egin behar da», esan zuen Landak. Era berean, Goirigolzarrik azpimarratu zuen erreferendumak «dudarik barik, eragina edukiko» duela, «nahiz eta hauteskunde ofizialak izan ez, eta herritarrengana ailegatzeko baliabiderik (komunikabideak, esaterako) izan ez»
Alderdi politikoen, erakunde sindikal zein sozialen eta instituzioen parte-hartzea beharrezkoa dela uste du Eakoak; «ez herri mailan soilik, baita goreneko mailetan ere». Izan ere, orain arte egindakoa «ondo» egon bada ere, oraindik asko dagoela egiteke dio. GED-k bere bidea egiten jarraituko du, eta ekimen gehiago antolatzen jarraituko du. Horietan parte hartzera gonbidatu dituzte herritar guztiak.