Portugaleteko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Bermeon
Sareginek Bermeoko Feministen Sareak eta Erroxape Emakumeen elkarteak martitzenean Portugaleten izandako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu dute gaurko.
Emakumeen aurkako indarkeriarik ez! lelopean egingo dute protesta. 20:00etan batuko dira Lamerako harrizko bankuan.