Goma Gaineko Euskadiko 8x8 Txapelketa hasiko dute bihar
Mutrikuko eta Muruetako taldeak 680 kiloko kategorian lehiatuko dira Ibarran. Kategoria horretan hamar taldek parte hartuko dute, eta saio bakarra egingo duteMutrikuko eta Muruetako taldeek Goma Gaineko Euskadiko 8x8 Sokatira Txapelketaren lehenengo ja...
Mutrikuko eta Muruetako taldeak 680 kiloko kategorian lehiatuko dira Ibarran. Kategoria horretan hamar taldek parte hartuko dute, eta saio bakarra egingo dute
Mutrikuko eta Muruetako taldeek Goma Gaineko Euskadiko 8×8 Sokatira Txapelketaren lehenengo jardunaldia lehiatuko dute bihar.Ibarrako Belabieta Kiroldegian jokatuko dute 680 kiloko lehia kategoria horretan saio bakarra lehiatuko dute, 17:00etatik aurrera.
Euskal Herriko hamar talde ariko dira nor baino nor gehiago, bi multzotan banatuta. Murueta A izango da A multzoko burua, eta B multzokoa, berriz, Abadiño. Multzo bakoitzeko gainontzeko taldeak zapatuan pisaketa egin ostean zozketa bidez erabakiko dira.
Aipatu bi taldeekin batera, Sokarri izango da Bizkaiko beste taldea. Gipuzkoatik Ibarrako sokatiralariek parte hartuko dute, eta Nafarroako ordezkaritza bakarra Beti-Gazte izango da.
Lapurditik hiru talde hauek lehiatuko dira 680 kilotan: Gabadi, Ñapurrak eta Zuraide. Halaber, 6 Conceyos talde asturiarreko kideek ere jokatuko dute txapelketa.
Multzo bakoitzean denek denen aurkako ligaxka bat egingo dute lehenenego, eta tiraldi bakoitzean garaile bat egongo da berdinketa kasuan, berdinketa haustea egingo da.
Finalerdiei dagokienez, A multzoko lehen sailkatua B multzoko bigarren sailkatuaren kontra lehiatuko da, eta B multzoko lehen sailkatua, berriz, A multzoko bigarrenaren aurka.
Era berean, A multzoko hirugarren sailkatua B multzoko laugarren sailkatuaren kontra ariko da, eta B multzoko hirugarren sailkatua A multzoko laugarrenaren aurka.
Finalerdi bakoitzeko garaileek lehen eta 2. postuak eta 5. eta 6. postuak lehiatuko dituzte. Galtzaileek, ostera, 3. eta 4. postuak eta 7. eta 8. postuak lehiatuko dituzte. Eta A multzoko eta B multzoko bosgarren sailkatuen artean erabakiko dira 9. eta 10. postuak.
Beste kategoriak
680 kiloko kategoriaren ostean, 640 eta 405 kiloetako txapelketak jokatuko dituzte.
Hilaren 21ean Mungian jokatuko dute lehen jardunaldia. Bigarrena, berriz, hilaren 28an izango da Idiazabalen, eta azken saioa Erandion lehiatuko dute, otsailaren 4ean.
640 kilotan hamabi talde hauek parte hartuko dute. Murueta A, Murueta B, Abadiño, Beti-Gazte, Mutriku, Zuraide, Ñapurrak, Gabadi, Ibarra, Gaztedi, Sokarri eta 6 Conceyos.
Bestalde, emakumezkoen 405 kiloko modalitatean Ibarra, Gaztedi eta Txantrea ariko dira nor baino nor gehiago.