2017ko kluben arteko Euskal liga jokatzen hasi dira bertoko taldeak
Lea-Ibarra, Markinako Esku Pelota taldea, Mutrikuko Danok Bat pelotazale elkartea, Gernikako Jai Alai, Markinako zesta-eskola eta Berriatuko zesta-eskolako pilotariek parte hartuko duteEuskadiko Euskal Pilota Federakuntzak antolatuta, Euskal Liga hasi ...
Lea-Ibarra, Markinako Esku Pelota taldea, Mutrikuko Danok Bat pelotazale elkartea, Gernikako Jai Alai, Markinako zesta-eskola eta Berriatuko zesta-eskolako pilotariek parte hartuko dute
Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak antolatuta, Euskal Liga hasi dute Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko hainbat taldek. Honako taldeek parte hartuko dute: Lea-Ibarra, Markinako Esku Pelota taldea, Mutrikuko Danok Bat pelotazale taldea, Gernika Jai Alai, Markinako zesta eskola eta Berriatuko zesta eskola.Euskal Pilotako txapelketarik garrantzitsuenak, hain zuzen ere, kadete, gazte, 22 urtez azpiko eta nagusi mailako pilotariak hartuko ditu. Honako diziplinetan jokatuko da txapelketa: eskuz banaka, eskuz binaka, nesken gomazko paleta, mutilen gomazko paleta, larruzko paleta, pala motza, frontenis eta zesta-punta.
2017ko kluben arteko Euskal lia atzo abian hasi bazen ere, lehen jardunaldiko partida gehienak bihar eta etzi jokatuko dira. Hala ere, kategoria batzuetan txapelketa datorren astean hasiko dela jakitera eman du federazioak. Honakoek beranduago hasiko dute txapelketa: eskuz banaka kadete eta nagusi mailetan, emakumezkoen gomazko paleta kadete mailan, gizonezkoken gomazko paleta gazte mailan, larruzko paleta 22 urtez azpiko mailan eta zesta-puntako EH Liga.