Gernika-Lumoko Elai-Alai areto txikiak ikasgela itxura hartuko du hileon. Azterketa garaia dela eta, liburutegiaz gain, beste gune bat jarri nahi izan dute herritarren eskura, bertan ikas dezaten.
Hala, astelehenetik barikura, liburutegiko ikasmahaiekin nahikoa ez denean, areto hori zabalduko dute. Asteburuetan, berriz, honakoa izango da ordutegia: zapatuetan, 15:00etatik 20:00etara, eta domeketan, 10:00etatik 14:00etara.
Urtarrilaren 7an ezarri zuten ordutegi berezi hori, eta hilaren 22ra arte mantenduko dute.