Historiaz, arteaz eta oroitzapenaz egingo dute berba gaur
GERNIKA-LUMO // Historia, artea eta oroitzapenari buruz gehiago jakin nahi duenak gaur bertan izango du horretarako aukera; izan ere, Historia, Artea eta Oroitzapena: gatazka saihestezina izenburupean, Francesc Torres nazioarteko artistak gai horiei bu...
GERNIKA-LUMO // Historia, artea eta oroitzapenari buruz gehiago jakin nahi duenak gaur bertan izango du horretarako aukera; izan ere, Historia, Artea eta Oroitzapena: gatazka saihestezina izenburupean, Francesc Torres nazioarteko artistak gai horiei buruzko hitzaldia emango du Gernika-Lumon. Bake Leku txokoak antolatu du aipatutako berbaldia, eta gaur 20:00etan Elai Alai aretoan jarri du hitzordua bertaratu nahi duten guztiekin.