Haurrentzako osteopatiaz ariko da Maite Allika zapatuan, Bermeon
Txikitzerik familia elkarteak hitzaldi bat antolatu du zapaturako. Umeentzako osteopatia izango dute hizpide, hain zuzen ere.
Gai horri buruzko azalpenak Maite Allika Hoyuelos fisioterapeuta eta osteopata bermeotarrak emango ditu. Hitzaldia Gizarte eta Kultura Etxeko hitzaldi aretoan izango da 11:00etan. Lekuak mugatuak izango dira, eta joateko asmoa dutenek txikitzerik@gmail.com helbide elektronikoan eman beharko dute izena.