Iñaki Zarraoak eta
Karmelo Landak parte hartuko dute Bermeoko Gure Esku Dagok domekarako antolatu duen mahai inguruan. Interesa duten horiek guztiek 12:00etan egon beharko dute Nestor Basterretxea aretoan. Ana Tere Bengoetxeak aurkeztuko du agerraldia eta Juan Karlos Latxagak egingo ditu moderatzaile lanak.
Herritar bat sinadura ematen. Argazkia: Bermeoko Udala
Domekako agerraldian, gainera,
bozketa eguna aurkeztuko dutela azaldu dute, eta
hurrengo ekitaldien berri ere emango dute. Era berean,
sinadurak ere batuko dituzte. Azaroaren amaieran hasi zuten erabakitzeko eskubidearen alde sinadurak batzeko kanpaina Bermeon. Ordutik, kalera atera dira ahalik eta sinadura gehienak batu asmoz. 1.800 sinadura lortu behar dituzte, eta 820 sinadura badituzte jada. Bermeon erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrek sinatu ahal dute erabakitzeko eskubidearen alde.
Bermeoko Udalak bat egin du Gure Esku Dagok domekarako antolatu duen ekitaldiagaz, eta herritarrak gonbidatu dituzte, gainera, parte hartzera eta sinadura ematera.