67-75 galdu zuen zapatuan. Hirugarren laurdena erabakigarria izan zen, eta defentsa lanean huts egitea gogor ordaindu zuen etxeko taldeak.
Antonija Misuraren lehen partida izan zen, eta Asurmendi, Pina, Alonso eta Carterregaz osatu zuen hasierako boskotea. Indartsu kantxaratu ziren etxeko jokalariak, eta besteak beste, Pinak maila oso ona erakutsi zuen hasierako minutuetan. Era berean, defentsa zein kontraerasoko jokaldietan asmatu zuten gernikarrek. 12-2ko partzialagaz hasi ziren, baina, Cacereseko taldeak berehala erantzun zuen. 13. minutuan, esaterako, zazpi puntuko aldeagaz aurretik ziren etxekoak (26-19).
Antonija Misuraren debuta izan zen.
Argazkia: Gernika KESB
Atsedenaldira arte markagailuan aurretik mantentzea lortu zuen Malosteko taldeak. Denboraldiko lehen zatian moduan, defentsan bikain aritu zen taldea, eta erasoan ere ondo jokatu zuten, baina, partidaren kontrola bereganatzeko pauso bat ematea falta izan zitzaien.
32-26ko markagailuagaz heldu ziren atsedenaldira, eta aldageletatik bueltan heldu ziren etxekoentzat “zorigaiztozko” minutuak. Al Qazeres Extremadurak erakustaldia emanda, markagailua iraultzea lortu zuen (45-54).
Garaipena etxean geratzeko dena eman behar zutela bazekiten Lointek Gernika Bizkaiaren jokalariek, eta eginahalean aritu ziren. Azken minutuak emozioz beterikoak izan ziren, eta Malosteko zaleek gogor animatu zituzten etxeko jokalariak. 57-58ko markagailuagaz partida irekita zegoen, baina, Al Qazeresek zertarako gai den erakutsi zuen. Lehia amaitzeko hiru minuturen faltan, 59-67ko markagailuagaz zeuden, eta Naiara Diez kapitainaren bi hirukoak ez ziren nahikoa izan aldea murrizteko.