Bermeoko Itsuki Irratiak emisioa etetzea erabaki du Bermeoko Udalaren 2016. urteko diru laguntza jaso arte. Ohar batean azaldu dutenez, “irratiko
langileek lau hilabete daramatzate soldatak kobratu barik, likidezia faltagatik”.
Bermeoko alkatea Itsuki Irratian. Argazkia: Bermeon-berton
Gaur hasi du Itsuki Irratiak udalaren 2016ko diru laguntza oraindik jaso ez duela salatzeko protesta. Jakinarazi dutenez, “Bermeoko Udalak iazko
abuztuaren 31ko osoko bilkuran onartu zuen
15.000 euroko diru laguntza ematea;
2015. urtean baino 3.000 euro gutxiagoko laguntza, hain zuzen. Murrizketa horrek eta azken urteetako publizitate sarreren jaitsierak Itsuki Irratiaren egoera ekonomikoan eragin zuzena izan dute. Kontuan izan behar da, gainera, administrazio publikoen aldetik jasotzen dugun laguntza bakarra dela Bermeoko Udalarena”.
Itsuki Irratiko arduradunek
“ahalik eta arinen” bueltatzea espero dute, eta entzule guztiei parkamena eskatzen die eragozpenengatik. Udalaren diru
laguntza jaso bezain laster bueltatuko direla adierazi dute.
Bermeoko Udalaren erantzuna. Itsuki Irratiak hartu duen erabakiaren aurrean, Bermeoko Udalak honakoa esan du: “Ez da bidezkoa, ez eta onargarria Itsuki Irratiak Bermeoko Udala bere egoeraren erantzule egitea.
Enpresa pribatu bat da, hortaz, bere egoera ekonomikoa eta langileak soldata kobratu barik egotea
Itsuki Irratiaren erantzukizuna da, eta ez, Bermeoko Udalarena”.
Herriko beste hainbat talderi moduan,
diru laguntza urtarrilean ordaintzea aurreikusita dagoela adierazi dute udaletik. Diru laguntzaren
%80a urtarrilean jasoko dutela azaldu dute, gainontzekoa, berriz, “eskatutako agiri guztiak aurkezten dituztenean”.
Azaldu dutenez, emisioa etetzearen erabakia gaur jaso du Bermeoko Udalak “modu ofizialean”. Horien ustez, “
aukera zegoen gauzak beste modu batera egiteko eta irtenbideak bilatzeko. Bermeoko Udalaren ateak beti zabalik egon dira elkarlanerako”.
Udalak “kalitatezko” herri irrati baten aldeko apustua egiten duela gogorarazi gura izan dute, “profesionaltasuna bermatuko duen herri irrati baten aldeko apustua”. Diru laguntza, gainera, helburu horrekin ematen dutela jakinarazi dute.