Chanel Mokango pibotak Lointek Gernika Bizkaian jokatuko du
Kongoko erdilariak beteko du Sandra Pirsic esloveniarraren lekua. 28 urteko jokalariak Quesos El Pastor taldean jokatu du denboraldiko lehen zatian. Hain zuzen ere, Emakumezkoen Ligan bigarren denboraldia betetzen ari da, aurrekoan Canpus Prometen jokatu baitzuen.
Mario Lopez entrenatzailearen berbetan, ligan duen esperientzia “erabakigarria” izan da fitxaketa egiteko. Hala, Misuraren eta Mokangoren fitxaketekin denboraldiko bigarren zatian lehenengoaren maila onari eustea espero du Lopezek.
Lointek Gernika Bizkaiaren entrenatzaileak azaldu duenez, Pirsicen antzeko ezaugarriak ditu, eta haren ekarpena defentsa zein erasoko jokaldietan igarriko dela uste du.