15 gaztek parte hartuko dute Txertatu Merkatuan proiektuan
Txertatu Merkatuan proiektuan hamabost gazte ari dira parte hartzen Bermeon.Prestakuntza maila baxua dutenei, ikasketak utzi dituztenei edota urte batetik gora langabezian daramaten 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako proiektua da Txertatu Mer...
Prestakuntza maila baxua dutenei, ikasketak utzi dituztenei edota urte batetik gora langabezian daramaten 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako proiektua da Txertatu Merkatuan, proiektu «berritzailea» Behargintzaren arduradunek azaldu dutenez: «Parte hartzaileen jakintzak eta trebetasunak hartzen ditu oinarri, haien jakintzak egituratzeko eta lan profil bat eraikitzeko». Era berean, gazte horiei, laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko aukerak eskaintzea du helburu.
Abenduan jarri zuten martxan proiektua, eta martxora bitartean garatuko da. Bizkai, Araba eta Gipuzkoako 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen den proiektua dela azaldu dute.