Gure Esku Dagok aurkezpen ekitaldia egingo du zapatuan, Muxikan
Beste hainbat herritan egin legez, Muxikako Gure Esku Dagok ere aurkezpen ekitaldia egingo du zapatuan. Udalerrian egiten duten lehen agerpena izango da zapatukoa, eta horri hasiera emateko 12.00etan jarri dute hitzordua udaletxearen aurrean.
Herri batzarraren bidez talde sustatzaile bat sortu nahi du Muxikako Gure Esku Dagok; hartara, Busturialdeko gainontzeko herriekin batera, prozesua martxan jartzeko.
Zapatuko agerraldian, besteak beste, aurrera begirako pausoak zeintzuk izango diren azalduko dute, eta horiek gauzatzeko datak ere aipatuko dituzte.
Jakitera eman dutenez, Muxikako udalerriko alkate eta zinegotzi direnek eta izandakoek parte hartuko dute ekitaldian.