Euskararen alde, abixadan egingo dute zapatuan, Gernika-Lumon
Euskararen alde oinez eta korrika egingo dute zapatuan, Gernika-Lumon, ume zein helduek. Abixadan ekimenaren seigarren aldiagaz bat eginda, herri krosean zein mendi martxan parte hartzeko aukera egongo da.Udal Kirol Patronatuaren eta Gernika-Lumoko Eus...
Udal Kirol Patronatuaren eta Gernika-Lumoko Euskera Sailaren laguntzagaz, Urdaitri herriko triatloi taldeak eta Goi-Zale mendi taldeak antolatzen duten ekimenean 500 lagun baino gehiago bildu gura dituzte aurten; izan ere, aurreko urteetako marka gainditzea dute helburu.
Herri krosean zein mendi martxan parte hartzen dutenek Pasealekua izango dute elkartzeko lekua, han hasi eta amaituko baitira ibilbideok.
Lehenak, martxa luzekoak
Mendi martxa egitera animatzen direnak izango dira irteera puntutik ateratzen lehenak; 09:00etan hasiko dute bidea, hain zuzen ere, 18 kilometroko ibilbide luzea 4 ordukoa gutxi gorabehera egiteko erabakia hartzen dutenek. Horiek honako ibilbidea egin beharko dute: Pasealekua-Kanpantxu-Andrabaso-Elosu Azpia-Lamikiz Elexalde-Zarrabenta-Loiola-Belendiz-Elorriaga-Barrutia-Pasealekua.
Bi ordu beranduago aterako dira, berriz, 7 kilometroko martxa laburra egin nahi dute- nak bi ordukoa da gutxi gorabehera. Honakoa izango da egin beharko duten bidea: Pasealekua-Kanpantxu-Andrabaso-Elosu Azpia-Estillotza-Arestieta-Pasealekua.
Herri kroseko parte hartzaileek, ostera, 12:00etan izango dute hitzordua. Hain zuzen, ordu horretan 2,4 kilometroko edo 6 kilometroko lasterketan parte hartuko dutenak elkartuko dira irteera puntuan. Ibilbide laburrean lasterketa egiteko aukera ere edukiko dute, azkenik, umeek. 22:45ean hasita, 500 metroko ibilbidea izango dute egiteke.
Informazio gehiago gura dutenek Santanape kiroldegian edota zapatuko irteera puntuan bertan eskuratu ahal izango dute.