Gernika-Lumoko Sarek webgunea sortu du
Preso politiko eta iheslariak etxeratzeko tresna izan nahi du atari berriak. Bertan, Sare herritarra zer dan, zein lanketa egiten dituen, Ispilue proiektua eta bere baitako eimenak, erronkak… azaltzen dira; baita iaz aurkeztu zuten Dispertsioaren Erradiografiak liburuxka ere.
www.saregernika.eus helbideak, beraz, herri ekimenaren berri emango du aurrerantzean. Kolaborazioak, albisteak, argazkiak, bideoak… Eguneratuta eta dinamikoa izango den ataria aurkeztu du Gernika-Lumoko Sarek.