Yeregi eta Sanchez, Euskal Surf Zirkuituko onenak
Open mailako txapelketako azken proban olatu ikusgarriak izan dituzte Mundakan. Gizonezko zein emakumezko finalistek sekulako maila erakutsi duteImanol Yeregi eta Garazi Sanchez dira aurtengo Euskal Surf Zirkuituko onenak. Zumaiarra eta getxoztarra txa...
Open mailako txapelketako azken proban olatu ikusgarriak izan dituzte Mundakan. Gizonezko zein emakumezko finalistek sekulako maila erakutsi dute
Imanol Yeregi eta Garazi Sanchez dira aurtengo Euskal Surf Zirkuituko onenak. Zumaiarra eta getxoztarra txapelketako onenak izateaz gain, zapatuan Mundakan jokatutako Euskal Surf Zirkuituaren laugarren eta azken proban ere nagusitu dira.Open Mailako Txapelketa honetako azken saioan, 21 gizonezko eta lau emakumezkok parte hartu zuten.
Euskal Herriko Surf Federazioatik azaldu dutenez, egun osoan olatu «ikaragarriak» izan zituzten, eta mutilek zein neskek «sekulako maila» erakutsi zuten. Nesken finalean, esaterako, hiru metroko olatuetan borrokatu behar izan zuten.
Finalaurrekoan erakustaldi bikaina beteta, Yeregi indartsu heldu zen gizonezkoen finalera. Hala, haregaz batera Andy Criere eta Ethan Egiguren sailkatu ziren finalera.