Beti Gazte eta Badaiotz nagusitu dira Euskadiko Txapelketan
Kortezubin jokatu dute Goma Gaineko Euskadiko 4X4 Txapelketaren finala. Murueta A hirugarren sailkatu da, eta Murueta B bosgarren geratu daZapatuan Kortezubin lehiatu zituzten Goma Gaineko Euskadiko 4X4 Sokatira Txapelketaren 300 eta 260 kiloetako fina...
Kortezubin jokatu dute Goma Gaineko Euskadiko 4X4 Txapelketaren finala. Murueta A hirugarren sailkatu da, eta Murueta B bosgarren geratu da
Zapatuan Kortezubin lehiatu zituzten Goma Gaineko Euskadiko 4X4 Sokatira Txapelketaren 300 eta 260 kiloetako finalak. Gizonezkoen 300 kiloko kategorian, Beti Gazte A taldea izan zen onena, eta emakumezkoen 260 kilotan, berriz, Badaiotzek irabazi zuen.300 kiloko finalera Euskal Herriko sei talde sailkatu ziren, eta horietatik Murueta A hirugarren geratu zen, eta Murueta B bosgarren sailkatu zen.
Emakumezkoen finalean ere sei taldek parte hartu zuten. Badaiotzen atzetik, Berriozar eta Bizindar sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Bizkaiko Txapelketa
Bestalde, domeka eguerdian Laukizen ekin zioten 640 kiloko Bizkaiko Goma Gaineko Txapelketari, eta Sokarri A taldea gailendu zen. Gaztedi A taldearen atzetik, hirugarren sailkatu zen Murueta A, eta Murueta B taldea, ostera, seigarren geratu zen.