Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita hartu dute Mendatako umeek
Olentzero eta Mari Domingi herriz herri eta ikastetxez ikastetxe ibiliko dira aste honetan, Gabon gauean etxez etxe opariak utzi aurretik.
Lanpetuta dabiltza egunotan, baina, zapatuan Mendatako umeak bisitatzeko astia izan zuten. Udalerriko txikienak ilusioz eta pozez izan zituzten itxaroten, eta ongi etorri beroa eman zieten guraso eta umeek. Harrera egin ostean, frontoian elkarrekin argazkiak atera zituzten.