Zumaiarra eta getxoztarra txapelketako onenak izateaz gain,
zapatuan Mundakan jokatutako Euskal Surf Zirkuituaren laugarren eta
azken proban ere nagusitu dira.
Sanchez uretatik atera berri.
Argazkia: Euskal Herriko Surf Federazioa.
Open Mailako Txapelketa honetako azken saioan,
21 gizonezko eta lau emakumezkok parte hartu zuten. Euskal Herriko Surf Federazioatik adierazi dutenez, egun osoan zehar
olatu “ikaragarriak” izan zituzten, eta
mutilek zein neskek “sekulako maila” erakutsi zuten. Nesken finalean, esaterako, 3 metroko olatuetan borrokatu behar izan zuten lau finalistek.
Finalaurrekoan erakustaldi bikaina beteta, Yeregi zumaiarra indartsu heldu zen finalera. Haregaz batera Andy Criere eta Ethan Egiguren sailkatu ziren finalera. Hain zuzen ere, Hodeik Collazo finalaurrekoan galduta, finala lehiatzeko aukera barik geratu zen, eta ondorioz, Yeregirentzat izan zen lehen postua.
Hodei Collazo olatua hartzen.
Argazkia: Euskal Herriko Surf Federazioa.
Izan ere, Mundakakoaren aurretik lehiatutako hiru probetan bildutako puntuekin Imanol Yeregi zen Euskal Surf Zirkuituaren sailkapen buru, 2.860 puntugaz, eta Collazo bigarren sailkatuak 2.590 puntu zituen.
EUSKAL SURF ZIRKUITUKO SAILKAPENAK:
- Imanol Yeregi
- Ethan Egiguren
- Andy Criere
- Garazi Sanchez
- Ianire Gonzalez-Etxebarria
- Mikele Beato
- Mireia Molini
Yeregi txapelketaren une batean.
Argazkia: Euskal Herriko Surf Federazioa.