Zapatuan Kortezubin lehiatu zituzten Goma Gaineko Euskadiko 4X4 Sokatira Txapelketaren 300 eta 260 kiloetako finalak. Gizonezkoen 300 kiloko kategorian, Beti Gazte A taldea izan zen onena, eta emakumezkoen 260 kilotan, berriz, Badaiotzek irabazi zuen.
Argazkia: Txebi Arriaga.
300 kiloko finalera Euskal Herriko sei talde sailkatu ziren, eta horietatik Murueta A hirugarren sailkatu zen, eta Murueta B bosgarren sailkatu zen.
Argazkia: Txebi Arriaga.
Emakumezkoen finalean ere sei taldek parte hartu zuten. Badaiotzen atzetik, Berriozar eta Bizindar sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Bizkaiko Txapelketa
Bestalde,
atzo eguerdian Laukizen ekin zioten
640 kiloko Bizkaiko Goma Gaineko Txapelketari, eta Sokarri A taldea gailendu zen.
Gaztedi A taldearen atzetik,
hirugarren sailkatu zen
Murueta A, eta
Murueta B taldea, ostera, seigarren geratu zen.
SAILKAPENAK:
- Euskadiko Goma Gaineko Txapelketa (300 kilo)
- Beti Gazte A
- Beti Gazte B
- Murueta A
- Ibarra A
- Murueta B
- Ustaritz
- Euskadiko Goma Gaineko Txapelketa (260 kilo)
- Badaiotz
- Txantrea
- Ibarra
- Berriozar
- Bizindar
- Ustaritz
- Bizkaiko Goma Gaineko Txapelketa (640 kilo)
- Sokarri
- Gaztedi A
- Murueta A
- Gaztedi B (Gaztedi neskak)
- Abadiño
- Murueta B