Karakolak izan dira gaur Mundakako plazako protagonista nagusiak.
Txilipetxeruek elkarteak antolatutako lehenengo karakol txapelketa egin dute. Euria egin duenez, udaletxeko arkupeetan jarri dituzte mahaiak.
Bost kazola aurkeztu dituzte txilipetxeruek antolatutako lehenengo karakol txapelketara, eta
parte hartzaile guztientzako sariak banatu dituzte. Txapelketako
gozoenak, epaimahaiaren arabera,
Urko Leibarrek egindako karakolak izan dira (2. zenbakidun kazola).
Lehenengo eta bigarren saridunak
Bigarren saria jaso du
Gorka Anasagastik (3. zenbakidun kazola). Hirugarren saria, 5.zenbakidun kazolak hartu du, laugarrena 1 zenbakiak eta bosgarrena 4 zenbakiak. Ramon
Okelas-en omenezko sari berezi bat ere banatu dute, saltsarik gozoenarentzako, eta
saltsarik gozoena Gorka Anasagastik egindakoa izan da epaimahaiaren arabera.
09:00etan jarri dituzte suak martxan. Karakolak garbi eta egosita eroan ahal bazituzten ere, saltsa plazan prestatu behar zutelako.
Kazolak txapelketara aurkeztu ahal izateko, parte hartzaile bakoitzak, gutxienez, kilo bat karakol prestatu behar izan ditu. Kazola guztiak 13:00etarak prest egon behar izan dute, ordurako epaimahaia hasi baita horiek dastatzen. Epaimahaikideek
zaporea, aurkezpena eta gatza izan dituzte kontuan kazolarik gozoena aukeratzeko orduan.
Maila “oso ona” egon dela azaldu dute epaimahaikideek, kazola guztiak “
ondo prestatuta eta gozo” egon direla esanik. Hala ere, karakolak hurrengo egunean “gozoago” egoten direla nabarmendu dute.
Mundakan
lehen egiten zen karakol txapelketa berreskuratu gura izan dute aurten Txilipetxeruek. Diotenez, orain dela zazpi urte egin zen txapelketa azkenekoz. Aipatu txapelketa gastronomikoa antolatzen jarraitzeko asmoa agertu dute Txilipitxeruek.