Erabakitzeko eskubidearen aldeko sinadurak batzen hasi da gaur Bermeoko Gure Esku Dago (GED).
Lehenengo egunean 332 herritarren sinadurak batu dituztela jakinarazi dute. “Erabakitzeko aukera izateko urrats handia” eman dela azaldu dute.
Herritarrak erabakitzeko eskubidearen alde sinatzean. Argazkia: Bermeoko GED
Gaur sinatu ez duten horiek,
martitzenean, abenduaren 20an izango dute sinatzeko aukera.
12:00etatik aurrera, Atalde kalean egongo direla azaldu dute, martitzenetako azokan. Hala ere,
GEDk Goiko Plazan duen lokalean ere badago erabakitzeko eskubidearen alde sinatzeko aukera.
Eguazten eta bariku arratsaldeetan egoten dira lokalean
19:00etatik 20:30era, eta,
zapatuetan, berriz,,
12:30etik 14:00etara.
2017ko apirilaren 2an egingo den herri galdeketari buruzko informazio gehiago gura dutenek GEDren lokalera hurbilduta edota
kresaletan@gmail.com helbide elektronikara idatzita eduki ahalko dute.