Busturiko Laia herri mugimenduak antolatuta, memoria historikoa lantzea helburu duten ekimenak eta ikerketa laguntzeko jaialdi solidarioa hartu zuen atzo Axpeko Otsozulo Gaztetxeak.
Pintxopotea Otsozulo Gaztetxean. Argazkia: Aritz Arregi
Hainbat lagunek bat egin zuten hitzorduagaz; herritarrak zein inguruko herrietakoak bertaratu ziren. 21:00etan hasita, pintxopotea egin zuten lehenengo. Ostean, 23:00ak aldera iritsi zen musikaren txanda. Tximino, Fita eta Gatom taldeen kontzertuekin ondo pasatzeko aukera eduki zuten bertaratutako guztiek. Goizaldera arte, berriz, dantzan jarraitzeko aukera ere eduki dute DJ John Deerek jarri duen musikagaz.
Aritz Arregiren argazkiak: