Rett sindromearen ikerkuntzan laguntzeko kontzertu eta jaialdi solidarioa egingo dituzte
Rett sindromearen ikerketarako III. Kontzertu solidarioa egingo dute Bermeon, eta jaialdi solidarioa, aldiz, Gernika-Lumon.
Zapatuan ailegatuko da elkartasuna Bermeora. 19:00etan hasita, doinu bereziz girotuko dute Santa Eufemia eliza. Bertaratzea doanekoa izango da, eta, gainera, opariak zozkatuko dituzte bertan bildutakoen artean.
Enkante solidarioa, Gernikan
Domekan, ostera, Gernika-lumon jarri dute hitzordua. Hain zuzen, Astran batuko dira 17:00etan. Lehenengo ordua musikagaz alaituta igaroko dute, eta hori bukatutakoan, Rett sindromeari buruzko berbaldia emango dute. Hitzaldiak irauten duen bitartean, gainera, Panpin zirko eskolaren eskutik, zirku tailerra egongo dela jakitera eman dute antolatzaileek.
18:30ean, berriz, enkante solidarioa egingo dute, musika, arte eta kirol arloko hainbat pertsonak (Fito, Gatibu, Julen Urdaibai, Txomin Arana, Dientes de Luna, Kerman Lejarraga eta Andoni Gago) emandako geuzak enkantean aterata.
Gernika-Lumora edota Bermeora bertaratzerik ez dutenentzat eta Rett sindromearen ikerkuntzarako diru ekarpenak egin nahi duten horientzat, kontu korronte bat jarri dute eskura: ES09 2100 6163 83 01 0018 1944 (La caixa).