Gaur eguerdian banatu dituzte Mundakako Tribisarrospe Kultur Etxean Busturialdeko III. Enpresa Ideia lehiaketaren sariak.
Maddi Amezaga Arriagaren (Errigoiti, 1996)
Aldapeko Ahuntz Esnekiak proiektuak jaso du
sari nagusia,
3.000 eurokoa. Guadarrama arrazako ahuntz-esneki ekologikoak ekoiztea du helburu Amezagak aurkeztu duen ideiak: antxumea, jogurta, esnekiak eta gazta, besteak beste. Amezaga Nekazaritza eta Abeltzaintza Ekologikoan teknikaria da.
Maddi Amezaga sariagaz
Bigarren saria Legendika Zuazua Romerok (Gernika-Lumo, 1991) jaso du,
2.000 eurokoa.
Nagusialde proiektuagatik jaso du, hain zuzen, bigarren saria. Dementziadun pertsona nagusien bizi-kalitatea hobetzea proposatzen duen ideia aurkeztu du; arlo kognitiboa, emozionala, konduktuala eta soziala landuz etxez-etxeko arreta psikologikoa emanez. Psikologian graduatua da Legendika, Osasun Psikologia Orokorreko masterra, neuropsikologian aditua graduondokoa eta psikogerontologian espezialista graduondokoa ere baditu.
Legendika Zuazua sariagaz
Aurten, ez dute lehenengo sektoreari lotutako saririk banatu, izan ere, ideia irabazlea lehen sektoreari lotutakoa da.
Guztira,
7 izan dira Busturialdeko Enpresa Ideia lehiaketara
aurkeztutako ideiak.
Epaimahaia honakoek osatu dute: Begoña Landa Torre (Bermeoaldeko Behargintzako zuzendaria), Joseba Irazabal Obieta (Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak-eko teknikaria), Joseba Mallea Lamikiz (Urremenditik), Amaia Igarzabal Deba (HAZIko ordezkaria) eta Enekoitz Urtusagasti Garcia (Barrutialde BHIko ordezkaria).
Epaimahaiak enpresa ideiak baloratzerako orduan zenbait irizpide eduki ditu kontuan: Proposamenaren izaera berritzailea, balio erantsia eskaintzea eta originaltasuna; enplegua sortzeko daukan potentzialtasuna eta sortutako lanpostuen kalitateaa; Busturialdeko eskualdean proiektua aurrera eroateko aukera; proiektuaren iraunkortasuna eta proiektuaren definizio eta garapen maila edota gizarte eragina, besteak beste.