Gernika-Lumok ere apirilaren 2an egingo du herri galdeketa
Gernika-Lumoko Gure Esku Dago-k ere herri galdeketa egitea erabaki du, eta, Bermeok legez, apirilaren 2an egingo dutela jakinarazi du. Hala, herritarrei informazioa emateko hitzaldi-aurkezpena egingo dute domekan. Elai-Alai aretoan jarri dute hitzordua, 12:00etan.
Hitzaldiaren ostean argazki erraldoi bat atera gura dute bertara hurbiltzen diren herritarrekin, eta prozesuan lagundu gura dutenek ere nork bere ekarpena egiteko aukera izango du.
Era berean, erabakitzeko eskubidearen aldeko sinadurak batuko dituztela jakinarazi du Gernika-Lumoko Gure Esku Dago-k.