Aulestiko eskolako umeek antzerki saioa eskainiko dute, udaletxean
Urtero egin modura, Aulestiko Urregarai herri eskolako ikasleek antzerki emanaldia eskainiko dute gaur, 19:00etan, udal areto nagusian.Mailaka antolatuta, ikasleek hainbat antzerki antzeztuko dituzte herritarren aurrean. Beraz, antzerki txiki ezberdina...
Mailaka antolatuta, ikasleek hainbat antzerki antzeztuko dituzte herritarren aurrean. Beraz, antzerki txiki ezberdinak ikusteko aukera edukiko dute herritarrek.
Emanaldia amaitu eta gero, ohiturei jarraituz, talo jana egongo dela aurreratu dute. Ekintza hori Urzabal guraso elkarteak antolatuta dago, eta udaletxeko arkupean egingo da.