Ondarroako Apallu tabernak askotariko eskaintza dauka pintxoetan eta edarietan
80ko hamarkadan zabaldu zuten Ondarroan Apallu taberna. Alde zaharraren bihotzean kokatuta, ordutik hona, esku ezberdinetan egon da tabernaren kudeaketa. Orain, baina, 80ko hamarkadan taberna zabaldu zuen sendiak hartu du Apalluren kudeaketa. Indarberr...
Egunero, 09:30ak aldera zabaltzen da Apallu. Pintxoetan eta edarietan aukera zabala dago; pintxo hotzak eta beroak eskaintzen dituzte.
Eta egunez daukan eskaintza zabal hori mantentzen du gauean ere. Izan ere, askotariko kopak eskaintzen dituzte Apallun.
Gainera, Ondarroako alde zaharrean kokatuta, egueneko Pintxopetean hasi eta zapatu gauera arte ez da girorik falta.
Herritarrei gonbitea
Tabernak, gainera, aukera ezberdinak eskaintzen ditu. Horrela, jarrita egoteko zein zutik egoteko gune aproposak ditu.
Orain, gainera, Gabonen atarian egonda eta tabernetan herritar gehiago ibiltzen direla kontuan izanda, bezeroei, eta, oro har, herritar guztiei tabernara gerturatu eta eskaintza bertatik bertara ezagutzeko gonbitea luzatu nahi izan diete Apalluko arduradunek. «Zatozte! Ongietorriak izango zarete!»