Kirmen Uribe eta Gatibu, arrakastatsuenak Durangon
Idazle ondarrutarraren 'Elkarrekin esnatzeko ordua' izan da liburu salduena. Diskoetan, Gernika-Lumoko taldearen 'Asko matte, asko bizi' erosi da gehienKirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua liburua eta Gatibu taldearen Asko matte, asko bizi diskoa...
Idazle ondarrutarraren ‘Elkarrekin esnatzeko ordua’ izan da liburu salduena. Diskoetan, Gernika-Lumoko taldearen ‘Asko matte, asko bizi’ erosi da gehien
Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua liburua eta Gatibu taldearen Asko matte, asko bizi diskoa izan dira aurtengo Durangoko Azokan gehien saldu diren lanak.Baina ondarrutarrak azken liburuagaz lortu duena haratago doa. Izan ere, La Vanguardia-ren arabera, Uriberen liburuaren gaztelerazko bertsioa (La hora de despertarnos juntos) Espainia mailan gehien saldu diren hamar liburuen artean dago.
Beste argitalpen batzuen arabera, Uriberen azken liburua Espainiako estatuan orain arte argitaratu diren liburuen artean salduenetarikoa da; salduenen zerrenda horretan duela bi urte edo gehiago argitaratutako liburuak ere badaude.
Datu horiek esanguratsuak dira, izan ere, kontuan hartu behar da ondarrutarrak aurtengo azaroan argitaratu duela liburua.