Goma Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketaren finalak hartuko ditu Kortezubik, zapatuan
Goma Gaineko Euskadiko 4X4 Sokatira Txapelketaren 300 eta 260 kiloetako finalak jokatuko dituzte 17:00etan hasita.
Gizonezkoen 300 kiloko kategorian Muruetako bi taldeak egongo dira, eta horiekin batera, Beti Gazte-ko bi taldeek, Ibarra A-k eta Ustaritzeko Gazteriak lehiatuko dute finala.
Emakumezkoen 260 kiloko kategorian, berriz, sei talde hauek lortu dute finalera sailkatzea: Badaiotz, Berriozar, Bizindar, Ibarra, Txantrea eta Ustaritzeko Gazteria.
Aurretik Artziniegan eta Asteasun jokatu zituzten jardunaldietan puntuazio gehien bildu zuten taldeak sailkatu dira biharko azken saiora.
Hain zuzen ere, hilaren 4an lehiatu zuten bigarren jardunaldian Beti Gazte izan zen bi multzoetako onena. A multzoan bigarren sailkatu zen Murueta A, Berriozar eta Ibarra A-gaz batera. B multzoan, ostera, hirugarren geratu zen Murueta B.
Azaroaren 26an izan zuten lehen jardunaldian, bigarren sailkatu ziren muruetarrak. Ibarra A izan zen A multzoko onena, eta B multzoan, ostera, Beti Gazte nagusitu zen.
Bizkaikoa, domekan
Bestalde, 640 kiloko Bizkaiko Sokatira Txapelketaren lehia domekan hasiko dute Laukizen.
11:30ean hasiko da saioa, baina, 10:00etatik aurrera egingo dituzte pisaketak.