Mundakako udaletxeko arkupeetan bildu ziren herritarrak zein bisitariak zapatuan, 11:00etatik bazkalordurarte. Txakolin Eguna izanik, herritarrek hiru txakolin mota izan zituzten aukeran. Bakioko, Busturiko eta Gernikako ekoizleek parte hartu zuten; Ab...

Mundakako udaletxeko arkupeetan bildu ziren herritarrak zein bisitariak zapatuan, 11:00etatik bazkalordurarte. Txakolin Eguna izanik, herritarrek hiru txakolin mota izan zituzten aukeran. Bakioko, Busturiko eta Gernikako ekoizleek parte hartu zuten; Abio, Amunategi eta Isasi txakolinek, zehatz esateko. Txakolina ez ezik, beste hainbat produktu ere egon ziren aukeran azoka berezian. Besteak beste, patea, gazta eta etxeko gozoak. Batzokiak antolatuta, taloa eta txorizoa dastatzeko aukera eduki zuten bertaratutakoek beste behin ere. Horien salmentatik ateratako dirua Mundakako Caritasek jasoko du. Argazki +: busturialdea.hitza.eus.