Jaiotza jarriko du Goi Zalek domekan, Iluntzar mendian
GERNIKA-LUMO // Jaiotza jartzera joango dira Gernika-Lumoko Goi Zale Mendi Taldeko kideak domekan, Iluntzarrera. Hain zuzen, 09:00etan jarri dute ordua Gernika-Lumoko autobus geltokian. Doakoa izango da bertan parte hartzea, baina izena eman behar da, ...
GERNIKA-LUMO // Jaiotza jartzera joango dira Gernika-Lumoko Goi Zale Mendi Taldeko kideak domekan, Iluntzarrera. Hain zuzen, 09:00etan jarri dute ordua Gernika-Lumoko autobus geltokian. Doakoa izango da bertan parte hartzea, baina izena eman behar da, eta gaur da horretarako azken eguna: 20:00etatik 21:30era bitartean lokalean edota 94-625 84 78 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena.