Metal gaua izango da gaurkoa Astran
Metal doinuek hartuko dute gaur gauean Astra. Musika estilo horren zaleek hiru talderen emanaldiagaz gozatzeko aukera izango dute: LAUP4 (Ondarroa), IONT (Gasteiz) eta A.D. (Markina-Xemein). 21:30ean hasiko dira kontzertuak, baina ateak 20.30ean irekik...

Metal doinuek hartuko dute gaur gauean Astra. Musika estilo horren zaleek hiru talderen emanaldiagaz gozatzeko aukera izango dute: LAUP4 (Ondarroa), IONT (Gasteiz) eta A.D. (Markina-Xemein). 21:30ean hasiko dira kontzertuak, baina ateak 20.30ean irekiko dituzte. Kontzertuak hasi bitartean, DJ Welder ariko da Astran, musika jartzen. Kontzertuetarako sarrerak 5 euro balio ditu. Beste alde batetik, gaur gauean Astran biltzen duten dirua eskualdean irrati libre bat martxan jartzeko proiektura bideratuko dutela jakitera eman dute antolatzaileek.