Lointek Gernika Bizkaiak Mann-Filter taldearen aurka jokatuko du etzi
Lointek Gernika Bizkaiak Mann-Filter taldearen kontra lehiatuko du 12. jardunaldia. Domekan 12:00etan hasiko da bi taldeen arteko neurketa, Eduardo Lastrada kiroldegian.Gernika-Lumoko taldea hirugarrena da sailkapenean, 19 puntugaz. Bi puntu gehiago d...
Gernika-Lumoko taldea hirugarrena da sailkapenean, 19 puntugaz. Bi puntu gehiago dituzte Perfumerias Avenida sailkapen buruak eta Spar Citylift Girona bigarrenak. Talde zaragozarra, berriz, bederatzigarrena da, 16 puntugaz.
Aurreko jardunaldiko porrotaren ostean, garaipen gosez kantxaratuko dira Lointek Gernika Bizkaiaren jokalariak. Mario Lopez entrenatzailearen ustez, bi puntuko jaurtiketetan huts egin izana izan zen denboraldiko etxeko lehen porrotaren arrazoietako bat. Haren berbetan, azken norgehiagoketan partida hasiera «eskasa» izan du taldeak, defentsa joko «nahasiagaz». Halaber, erasoko jokaldietan ere, zenbait momentutan jokalariek «motel» jokatu zutela azaldu du.