Jaiotza jarrita, hasi da Gabon sasoia
Gabon sasoiari hasiera emateko, urtero egin legez, Sollube 707 mendizale taldeak jaiotza jarri du Burgon. Arrakastatsua izaten da urtero aipatu irteera, eta aurten ere 100 lagun agertu ziren atzoko hitzordura; horietako asko umeak izan ziren. Jaiotza j...

Gabon sasoiari hasiera emateko, urtero egin legez, Sollube 707 mendizale taldeak jaiotza jarri du Burgon. Arrakastatsua izaten da urtero aipatu irteera, eta aurten ere 100 lagun agertu ziren atzoko hitzordura; horietako asko umeak izan ziren. Jaiotza jartzeaz gain, ohiturari eutsita, Gabonetako kantak abestu zituzten, eta ikurrina ere jarri zuten tontorrean. Mendian gora galdutako indarrak berreskuratzeko, txistorra jana egin zuten ondoren. Argazki +: busturialdea.hitza.eus.