Ipuin ez sexisten katalogoa kalean da
Sexu diskriminaziorik egiten ez duten ipuin eta liburuen katalogoa atera du Gernika-Lumoko Asunek talde feministak. Bilduma hori herriko liburudendetan eta udal liburutegian kontsultatu daitekeGernika-Lumoko Asunek talde feministak ipuin ez sexisten ka...
Sexu diskriminaziorik egiten ez duten ipuin eta liburuen katalogoa atera du Gernika-Lumoko Asunek talde feministak. Bilduma hori herriko liburudendetan eta udal liburutegian kontsultatu daiteke
Gernika-Lumoko Asunek talde feministak ipuin ez sexisten katalogoa kaleratu du. Hain zuzen, Gabonetako opariak aukeratzeko orduan alternatiba bat eskaintzea du helburu taldeak. Urtean hainbat gai lantzen dituzte Gernika-Lumoko Asunek, eta, Gabonei begira, azken bi hilabeteetan umeei oparitzen zaizkien produktuei buruzko irakurketa bat egitea pentsatu dute. Hain zuzen, ipuinetan jarri dute aurten arreta.Asunek-en esanetan, jolas sexistei buruzko betiko salaketa egin beharrean, irakurketa modu positiboan egitea erabaki dute. «Gure asmoa da opariak erosi behar dituenari ere alternatiba batzuk eskaintzea; guk egoki ikusten ditugun produktuak eskaintzea».
Hala, ipunak sailkatu, eta katalogoa atera du Gernika-Lumoko taldeak. Hainbat iturri kontsutatuta egin dute. Katalogoak biltzen dituen liburu eta ipuinak, gainera, askotarikoak dira. «Ipuin batzuk gai konkretu batzuk lantzen dituztelako aukeratu ditugu; hau da, ume txikientzako ipuinak izan arren, homosexualitatearen zuzeneko lan- keta bat egiten dutelako, esaterako. Beste batzuek, adibidez, autoestimua lantzen dute, edo, besterik barik, gai konkretu bat landu ez arren, ipuinak genero desberdintasunik irudikatzen ez duelako dago katalogoan», azaldu dute taldekoek.
Euskarri fisiko eta digitala
Adin tarteka sailkatu dituzte aukeratutako ipuinak. Gainera, liburu bakoitzaren edukiaren laburpentxo bat ere badauka katalogoak; hartara, erosleak ere begirada batean jakin ahal izango du zein gai lantzen duen liburu batek edo besteak.
Herrian zabaldu dute katalogoa, eta dagoeneko kontsultatzeko moduan dago Gernika-Lumoko liburudendetan.
«Erosleek umeentzako ipuinei buruzko kontsultak egin gura badituzte, dendan bertan eskura izango dute katalogoa. Horrela, aukeraketa egiterakoan gutxieneko irizpide bat izango dute azaldu du Asunek Talde feministak. «Normalean, liburu edo ipuin bat erostera goazenean aholkua eskatzen diogu dendariari. Beraz, guk kaleratu dugun horrek ere horretan lagungarri izan nahi du».
Zehaztu dutenez, Gernika-Lumoko Amilotx, Gaubeka, Obaba eta Gaubeka liburudendetan eta udal liburutegian ez ezik, Astran ere kontsultatzeko moduan dago katalogoa; baita Arrano tabernan ere.
Gainera, sareetan, Facebooketik ere katalogoaren zabalkundea egiten hasita dago talde feminista. Era berean, WhatsApp bidez ere zabaltzeko asmoa daukatela jakinarazi dute, ipuin ez sexisten katalogoa ahalik-eta herritar gehienengana heltzeko asmoz.