EHEk aurrera begirako proposamenen berri emango du
Eguaztenerako egin du deialdia Gernika-Lumoko Euskal Herrian Euskarazek. Hain zuzen, nazio mailan hausnarketa prozesua egin ostean landu duten dokumentuaren berri emango du mugimendu euskaltzaleak. Astran batuko dira, abenduaren 14an, eguaztena, 19.30ean.
Dokumentua bera irakurri gura duenak www.euskalerrianeuskaraz.eus webgunean eskuratu dezake.
Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz izenburupean, herritarron parte hartzea sustatzea helburu zuen hausnarketa prozesua burutu du Euskal Herrian Euskarazek. Herritarrak ahaldundu eta aldaketak eragitea zuen asmo erakunde euskaltzaleak.
Hainbat herritan gogoeta egin ostean, aurrera begirako proposamenak batu eta txostena idatzi du Euskal Herrian Euskarazek.