Bermeo FTk Portugaleteren zelaian jokatuko du domeka goizean
Bermeo FTk Portugaleteren kontra jokatuko du Florida futbol zelaian domekan, 11:30etik aurrera.Lehia garrantzitsua izango da bi taldeentzat. Izan ere, 3. mailako 4. multzoko sailkapenean 26 puntugaz bosgarren dago talde bermeotarra, eta haren atzetik p...
Lehia garrantzitsua izango da bi taldeentzat. Izan ere, 3. mailako 4. multzoko sailkapenean 26 puntugaz bosgarren dago talde bermeotarra, eta haren atzetik puntu bakarrera dago Portugalete. Gaur gaurkoz, Alaves B da sailkapen buru, 34 puntugaz, eta puntu bat gutxiago du CD Vitoriak.
Orain arteko hamasei jardunaldietatik Bermeok bi partida bakarrik galdu ditu. Sei garaipen daramatza momentuz, eta zortzi berdinketa.