Basurdeek Bartzelonan jokatuko dute domekan
Gernika Rugby Taldeak FC Barcelonaren aurka lehiatuko du etzi, 2016-2017 denboraldiko 11. jardunaldia. Teixonera zelaian 12:00etan hasiko da lehia.
Aurreko jardunaldian Getxo Artea R.Tren kontrako derbian etxean nagusitu, eta sailkapenean postu bat gora igota, talde gernikarra zazpigarren dago gaur gaurkoz.
Basurdeek 22 puntu bildu dituzte orain arteko neurketetan. Puntu kopuru bera dauka Ampo Ordizia RE zortzigarrenak. FC Barcelonak, ostera, 11 puntu ditu, eta saillapeneko beheko postuetan dago. Hernani CRE eta Getxo Artea RTren aurretik, hamargarrena da.
Gaur gaurkoz Sanitas Alcobendas Rugby talde madrildarra da Ohorezko Mailaren sailkapen burua, eta SilverStorm El Salvador da bigarrena. Biek ala biek 40 puntu dituzte. Horiek baino bi puntu gutxiago ditu VRAC Quesos Entrepinares sailkapeneko hirugarrenak.