Bakerako ipuinak landuko dituzte umeek domekan
Giza eskubideen nazioarteko egunaren harira, Gernika-Lumoko Bakearen Museoak jardue ezberdinak antolatu ditu. Horietako bat da domeka honetan egingo duten tailerra. Umeei zuzenduta, bakegintza lantzeko tailerra egingo dute domekan, 11:30tik 13:30era.
Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ekintza izango da, domeka museoan igarotzeko modukoa. Hain zuzen, ipuinen bidez, arazoak modu desberdinean nola konpondu daitezkeen landuko dute umeek.
Tailerra doakoa izango da, baina parte hartzeko aldez aurretik izena emateko eskatu dute antolatzaileek. Horretarako bi bide jarri dituzte herritarren eskura: 94-627 02 13 telefono zenbakira deituta, edo hezuntza.museoa@gernika-lumo.net helbidera mezua bidalita.
Bihar sarrera doan. Era berean, Giza eskubideen nazioarteko eguna dela eta, Bakearen Museorako sarrera doakoa izango da bihar, 10:00etatik 19:00etara.
Horrez gain, norbanakoentzako bisita gidatuak eskainiko ditu, 13:00etan.