Astean egun batez
parke osasuntsuetako soinketa makinak nola erabili ikasteko ikastaroa eskainiko dute
Mundakan, urtarrilean hasita.
Mundakarrak iaz, aldundiak eskainitako ikastaroan
Lehenengo
saioa urtarrilaren 17an izango da, ondoren,
martitzenero batuko dira
10:00etatik 11:00etara. Ikastaroa Tribisen eta Isla Kale kiroldegian eskainiko dutela azaldu dute udaletik.
55 urtetik gora dituzten herritarrek parte hartzeko aukera izango dute ikastaroan, emakumeak zein gizonak. Interesa dutenek
Turismo Bulegoan edo Isla Kale kiroldegian eman beharko dute izena, eta horretarako
azken eguna urtarrilaren 10a izango da.
Parke osasuntsuetako makinak ondo erabiltzen jakitea, behar-beharrezkoa da norberaren gorputzean kalterik ez eragiteko. Horren jakitun, iaz, Bizkaiko Foru Aldundiak adineko pertsonei zuzendutako egitasmoa jarri zuen martxan. 10.000 biztanletik beherako hamasei herritan landu zuten ekimana, tartean Mundakan. Eta, aurten, mundakarrek, makina horiek erabiltzen ikasteko aukera edukiko dute berriro urtarriletik aurrera.
Itxaropena kalean, Lamera Txikian dago parke osasungarria, Mundakan. Giharren luzaketak, oreka, erresistentzia, indarra, arnasketa… lantzeko aukera ematen du parkeak, hain zuzen.