«Erakusketa Errapel Garalde gure aita zenari eskaini nahi diot»
'Nere ametsen sorlekuan' eta 'Etengabeko urratsak' izenburupean, Nikaraguan bizi den artista ondarrutarraren lanak ikusgai daude Udal Erakusketa Aretoan, hilaren 19ra arteZenbat urte daramatzazu herritik kanpo?Urte asko daramatzat Ondarroatik kanpo biz...
‘Nere ametsen sorlekuan’ eta ‘Etengabeko urratsak’ izenburupean, Nikaraguan bizi den artista ondarrutarraren lanak ikusgai daude Udal Erakusketa Aretoan, hilaren 19ra arte
Zenbat urte daramatzazu herritik kanpo?Urte asko daramatzat Ondarroatik kanpo bizitzen. Baina azken 25 urteetan Nikaraguan (Erdialdeko Amerika) bizi naiz.
Kanpoan egonda ere, zure erakusketak egin izan dira Ondarroan. Zuretzako zer suposatzen du zure jaioterrian zure lanak ikusgai jartzea?
Zirraragarria da. Nahiz eta beste herri batzuetan erakusketak egin, Ondarroan erakusketa egitea azterketa bat egitea bezalakoa da; norbere herrikoek egiak esaten dituzte. Horrez gain, Ondarroatik nator, eta sentitzen dut ondarrutarrei zor dielada nire lanak erakustea. Oraingo erakusketa hau laugarrena da. Dena dela, hamar urte badira azken aldiz ni Ondarroan egon nintzela; ni hemen egonda erakusketa egiteko gogoa neukan.
Udal Erakusketa Aretoan bi erakusketa daudela ikusten da. Zertan ezberdintzen dira?
Bi erakusketa dira batean bilduta. Ahalegindu naiz aretoa bera ere bi zatitan banatzen. Izenak ere ezberdinak dira. Alde batetik, Nere ametsen sorlekuan izena daukan erakusketa dago. Horretan koadroak (erretratuak eta paisaiak) daude ikusgai. Hasiera batean pentsatu nuen bakarrik Ondarroako koadroak sartzea. Baina nire ametsen sorlekua Ondarroa bada ere, bizitza erdia Nikaraguan daramat, eta hura ere ezin zela falta pentsatu nuen.
Eta bestean?
Duela 30 urtetik lantzen dudan teknika erabiliz egindako lanak daude ikusgai Etengabeko urratsak-en. Paperari testurak, koloreak ematen dizkiot, eskuz. Paperagaz lan egiteko teknika horregaz maitemindu egin nintzen, eta inoiz ez dut utzi. Oso moldagarria da, eta adierazteko aukera handiak ematen dizkit teknika horrek.
Figura abstraktuak eta konkretuak uztartzen dituzu teknika horregaz.
Hori da. Paperagaz egindako artelanetan figura ezagun batzuk antzeman ahal dira. Nire irudimena aske utzi, eta artelanak sortzen ditut.
Zer nolako lanak egiten dituzu paperagaz?
Paperagaz hasi nintzenean, hasieran liburuak egiten nituen, forma askokoak. Salmentei begira, baina, teknika hori findu egin behar izan dut. Dena dela, niri asko gustatzen zaizkit eskultura itxurako lanak. Ikusteko, edukitzeko… politak dira. Gainera, nik egindako testuak ere txertatzen ditut lan horietan. Orokorrean, liburu itxurako lan horiek mundu bat dira.
Lanak Ondarroara ekartzerakoan, zelan egin duzu aukeraketa?
Garraioari dagokionez, hegazkinean ezin dira dimentsio handiko lanak ekarri. Beraz, ahalegindu naiz ahalik-eta zapalenak aukeratzen. Ekarri ditudan eskul- turak ere nahikoa malguak dira. Lanei dagokienez, azken bost urteetan egin ditudanak ekarri nahi izan ditut. Izan ere, erakusketagaz, gaur egunean zertan ari naizen erakutsi nahi izan dut.
Eta zein da azken urteetan daramazun lan lerroa?
Paperak eskaintzen dizkidan testurak, aukerak aztertzen nabil.
Koadroei dagokienez, zeintzuk ekarri dituzu?
Azken erakusketa 2006an egin nuenez, gutxi gorabehera azken sei urteetan egindakoak ekarri ditut.
Koadroak egiterakoan, argazkietan edo zure oroitzapenetan oinarritu zara?
Bitxia da. Beste leku batean egonda ere, nire burua margotzen ari naizen paisaian imajinatzen dut. Adibidez: Ondarroako Kantoipe inguruko koadroa egiten nengoela, nahiz eta Nikaraguan egon, nire burua Ondarroan imajinatzen nuen.
Erakusketa baten bati eskainita dago?
Bai, nire aita Errapel Garalderi. Duela urte bat joan zitzaigun eta pentsatu nuen berari eskaintzeko zer edo zer egin behar nuela, eta orduan hasi nintzen hau guztia prestatzen; aitari eskaini nahi diot lan hau guztia.