Adinekoentzako kontsumo prestakuntza eskainiko du Erroxapek
Erroxape Emakumeen Elkarteak adinekoentzako kontsumo prestakuntza eskainiko du Kontsumobide, Kontsumoko Euskal Institutuaren laguntzagaz. Hala, datozen egunetarako bi hitzaldi eta irteera bat antolatu dituzte, doan. Prestakuntza programa horren bitartez, kontsumo arduratsuaren arloan informazioa eta prestakuntza eskaintzea dute helburu.
Lehenengo hitzaldia, datorren astelehenerako (abenduak 12) antolatu dute. Kontsumo iraunkorra izango dute hizpide. 18:00etan izango da hitzaldia Erroxapek Erreten parkean duen egoitzan.
Leku eta ordu berean batuko dira abenduaren 14an, eguaztenean, bidaiarien eskubideei buruz berba egiteko.
Irteera, berriz, abenduaren 19an, astelehenean, egingo dute. Hain zuzen ere, Merkabilbao bisitatuko dute. Bermeotik 09:45 aterako direla azaldu dute antolatzaileek.