Aurten,
Mundakan egingo dute sari banaketa ekitaldia.
Abenduaren 16an, barikuan, izango da
Tribisarrospen, 13:00etan.
Sotapatroi proiektuak hartu zuen iaz lehen saria
Aipatu ekitaldian, Bizkaiko Foru Aldundiko, Bermeoko eta Gernika-Lumoko udaletako eta Urremendi Landa Garapen Elkarteko ordezkariek parte hartuko dabe, besteak beste.
Bermeoko eta Gernikako udaletako gazteria zerbitzuek eta Urremendi Landa Garapen Elkarteak antolatu dute
hirugarren urtez lehiaketa. Horren bitartez, batetik, eskualdean enplegua sortu gura da, eta, bestetik, Busturialdeko gazteen ekintzailetza kultura sustatu.
Epaimahaia honakoek osatu dute: Begoña Landa Torre (Bermeoaldeko Behargintzako zuzendaria), Joseba Irazabal Obieta (Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak-eko teknikaria), Joseba Mallea Lamikiz (Urremenditik), Amaia Igarzabal Deba (HAZIko ordezkaria) eta Enekoitz Urtusagasti Garcia (Barrutialde BHIko ordezkaria).
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, epaimahaiak enpresa ideiak baloratzerako orduan zenbait irizpide eduki ditu kontuan: Proposamenaren izaera barritzailea, balio erantsia eskaintzea eta originaltasuna; enplegua sortzeko daukan potentzialidadea eta sortutako lanpostuen kalidadea; Busturialdeko eskualdean proiektua aurrera eroateko aukera; proiektuaren jasangarritasuna eta proiektuaren definizino eta garapen maila edota gizarte eragina, besteak beste.
Abenduaren 16ko ekitaldian
hiru sari banatuko dituzte.
Irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du eta
bigarrenak 2.000 eurokoa, hain zuzen. Era berean,
lehen sektoreagaz zerikusia duen ideiarik onena ere sarituko dute,
1.000 eurogaz.