Jaiotza jartzeko irteera egingo du Sollube 707 mendizale taldeak bihar
Urtero sasoi honetan egin modura, Sollube 707 mendizale taldeak jaiotza jarriko du Burgon. Horretarako, urtero legez, irteera antolatu dute.Biharko jarri dute hitzordua, eta jakitera eman dutenez, 09:00etan batuko dira, Atalde kaleko Artike enparantza...
Biharko jarri dute hitzordua, eta jakitera eman dutenez, 09:00etan batuko dira, Atalde kaleko Artike enparantzan; handik denek batera egingo dute Burgorako bidea.
Gurasoek seme-alabekin batera «erraz» egiteko irteera dela azaldu dute aurten ere mendi taldekoek. Hainbat izaten dira, gainera, urtero irteeran parte hartzera animatzen direnak; «elkarregaz ondo pasatzeko aukera ematen baitu». Iaz, esaterako, 90 lagun baino gehiagok parte hartu zuten, horietako asko umeak izan ziren.
Jaiotza jarri ostean, bertaratutako guztiek sabelak betetzeko aukera izango dute txistorra janagaz. Euria egingo balu, Mañuko frontoian egingo luketela jakinarazi dute.