Ekoetxea Urdaibaik Gaudeamusen kontzertua hartuko du bihar
Gernika-Lumoko Gaudeamus Korala Busturiko San Bartolome auzoko Ekoetxea Urdaibaira joango da bihar. Julia Foruriaren zuzendaritzapean abesten duten neska-mutilek kontzertua eskainiko dute bertan.Errepertorio zabala prestatu du Gernika-Lumoko abesbatzak...
Errepertorio zabala prestatu du Gernika-Lumoko abesbatzak Busturirako. Bi zatitan banatuko dute kontzertua; izan ere, batetik, polifonia programa prestatu dute, eta, bestetik, folklore programa.
Hala, 12:30etik 13:30era bitartean, hainbat abesti entzuteko aukera edukiko dute kontzertura bertaratzen direnek. Sarrera, gainera, doakoa izango da.
Izena eman behar da
Lekuak, baina, mugatuak direla azaldu dute zentrotik. Horregatik, kontzertura joan gura dutenek ezinbestekoa izango dute aldez aurretik izena ematea. 94-687 04 02 telefono zenbakira deituta edo info@torremadariaga.org-ra idatzita eman daiteke izena.