Urtero sasoi honetan egin modura,
Sollube 707 mendizale taldeak jaiotza jarriko du Burgon. Horretarako, urtero legez, irteera antolatu dute. Eguenerako
abenduaren 8rako, jarri dute hitzordua. Jakinarazi dutenez,
09:00etan batuko dira,
Artike enparantzan; handik elkarrekin egingo baitute Burgorako bidea.
Iaz, 90 lagun baino gehiago joan ziren. Argazkia: Sollube 707
Gurasoek seme-alabekin batera «erraz» egiteko irteera dela azaldu dute aurten ere mendi taldekoek. Hainbat izaten dira, gainera, urtero irteeran parte hartzera animatzen direnak; «elkarrekin, ondo pasatzeko aukera ematen baitu». Iaz, esaterako, 90 lagun baino gehiagok parte hartu zuten, horietako asko umeak izan ziren.
Jaiotza jarri ostean, bertaratutako guztiek sabelak betetzeko aukera izango dute
txistorradarekin.
Euria egingo balu, Mañuko frontoian egingo luketela jakinarazi dute.